XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apezen irabaziak Espainian

Espainiak ere badu bere Apezpikuen Biltzarra, Frantzian eta erresuma guzietan baden bezala.

Madrilen egin du hangoak bere urteko biltzarra, betiko erabakiak hartuz Espainia guziarendako berdinak.

Hor dituzten apezen ilabeteko irabaziak garbian ezarri, denetako berak.

Apezpiku batek 82 600 pezeta irabaziko ditu (heldu baita 4 130 libera frantses dirutan) ilabetean.

Apez batek aldiz 45 000 pezeta, edo 2 250 libera.

Hori gutienetik, gainerateko emaitza batzu gainera, bixtan dena.

Azken honentzat badute komisione bat izendatua, honek estudia dezan gainerateko fededunen partaliertasun hori eta herriari presentatzeko manera.

Bada ere gobernuaren laguntza partea, beti berrikusi behar dena.

Baina ez gaitezke hemen xehetasun guzietan sar.